Teklatuaren bitartez N kopuru oso bat irakurri eta Fibonacci-ren lehen N zenbakiak pantailaratu. Fibonacci-ren lehen zenbakia 0 da, Fibonacci-ren bigarren zenbakia 1 da, eta hirugarren zenbakia lortzeko aurreko biak batuko dira, horregatik Fibonacci-ren hirugarren zenbakia 1 da, laugarren zenbakia 2 izango da, bosgarrena 3, ...
Beraz, Fibonacci-ren sekuentzia honako hau da:
0, 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, 34, 55, 89, ...
Programaren exekuzio batean N kopurua 9 balitz, bere irteera 0, 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, izango litzateke.
Fibonacci-ren sekuentziako bi zenbaki hartuz eta zatiketa eginez, urrezko zenbakia edo jainkozko proportzioa edo urrezko proportzioa edo zerutiar zenbakia lortzen da:
Leonardo Pisano, Fibonacci, ezagutzeko artikulu bat "Fibonacci, el matemático que se puso a contar conejos y descubrió la secuencia divina" eta hemen Fibonacci-ren sekuentziaren adibide bat naturan:
Eskatzen den lehen programa
Goiko azalpenean egiten den bezala, Fibonacci zenbakien iZenbat kopurua teklatuz irakurri eta FOR-DO egitura erabiliz ondoko taula pantailaratu, programan errepikatzen den prozesua hauxe dela:1 2 3 4 5 6 7 8 9 | for k:= 3 to iZenbat do begin iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ; iIndizea := iIndizea + 1 ; writeln (iIndizea: 15 , iFibo3: 15 , 1.0 *iFibo3/iFibo2: 25 : 7 ) ; iFibo1 := iFibo2 ; iFibo2 := iFibo3 ; end ; |
Eskatzen den bigarren programa
Ez da Fibonacci zenbakien sekuentzia pantailaratuko. Bigarren programan iMuga teklatuz irakurri eta 0-tik hasita zenbat Fibonacci zenbaki dauden kalkulatu beharko da. Horretarako, ezin da FOR-DO erabili eta gomendatzen da WHILE-DO egitura erabiltzea, programan errepikatzen den prozesua hauxe da non bilatzen dugun emaitza iFiboKopuru den:1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 | iFibo1 := 0 ; iFibo2 := 1 ; iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ; while iFibo3 <= iMuga do begin iFibo1 := iFibo2 ; iFibo2 := iFibo3 ; iFibo3 := iFibo1 + iFibo2 ; iFiboKopuru := iFiboKopuru + 1 ; end ; |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.