5. astea (2024/02/20) laborategi/mintegian egindakoa
- Lehen kontrola egiten dugula zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak 1 izan da (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Teoriako blogeko 5. astea | batukari bat kalkulatzen artikuluan planteatzen diren bi ariketak egin ditugu:
- Batukari1.pas kasuan batugaien kopurua datua denez for-to-do kontrol-egitura batekin programa daiteke
- Batukari2.pas kasuan batugaien kopurua ezezaguna denez repeat-until edo while-do kontrol-egitura batekin programatu beharra dago
- Teoriako ikasgelan azaldu den 5. astea | Newton-en hurbilketa-metodoa kalkulu-metodoaren haritik, ariketa hau egiteko asmoa izan dugu baina ez da denborarik izan. Hortaz, y=ax2+bx+c funtzioaren ariketa datorren ostiralean egingo dugu teoriako klasean. Hona hemen programaren kodea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.