- fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea instalatu
- Geany ingurunea instalatu
- Txantiloi egokiak Geany ingurunean kopiatu
1.
Jarraian ematen den estekari esker zure konputagailuari dagokion fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea eskuratu ahalko duzu (adibidez, fpc-3.2.2.i386-win32.exe fitxategia). Zure konputagailuari dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:
fpc instalatuta dago, beraz gure ordenagailua gai da pascal programak konpilatzeko eta exekutatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez. Demagun C:\Adibideak izeneko karpetan BatuBi.pas programa daukagula eta azken hau konpilatu ondoren BatuBi.exe programa lortu nahi dugula. Honelaxe egin beharko genuke:
cd xxx karpetaz aldatzeko, dir karpeta bateko edukia erakusteko, fcp BatuBi.pas programa bat konpilatzeko eta BatuBi.exe (edo BatuBi) programa exekutatzeko |
2.
Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu eta hona hemen Geany ingurune grafikoa deskargatzeko webgunea:
Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren euskera izango da laneko hizkuntza:
Honaino ikusitakoa bideo batean jasorik:
3.
Programa guztietan zenbait elementu beti errepikatzen direlako, programa berri bat idatzi nahi denean komeni izaten da programaren hasiera aldez aurretik kodetuta edukitzea. Geany ingurunea zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada ondoko txantiloi lau hauek egon daitezke:
Lau txantiloi horiek .pas fitxategiak dira eta karpeta honetan daude:
Demagun txantiloi jakin bat nahi dugula Geany ingurunean kargatu, adibidez txantiloia.pas txantiloia:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 | { Pascal iturburu-programa } program Izengabea; uses crt; {------------------------programa nagusia------------------------} var iZbk: integer ; begin writeln ( '////////////////////////////////////////////////////' ); writeln ; write ( 'Zenbaki oso bat eman: ' ); readln(iZbk); writeln ( 'Datua = ' , iZbk); writeln ; writeln ( '////////////////////////////////////////////////////' ); readln; end . |
Geany ingurunea berriro zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada, orain ondoko bost txantiloi hauek ikusiko dira:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.